Esku pelotarekin, hainbat zita izango dituzte gaur, Urumea bailara osoko gaztetxoek. Eta partidu garrantzitsuenak, Astigarragako Txomiñene frontoian jokatuko dituzte, arratsaldeko 19:00etan hasita. Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan, kontsolazio finalak jokatuko dira bertan. Bigarren urteko alebinena jokatuko da aurrena, eta Unax Goikoetxea eta Oier Azpeitia hernaniarrak ariko dira, Intxurreko Collado eta Agirreren kontra, txapeketa bikaina borobiltzeko. Eta ondoren, Manterola eta Goñi astigartarrek jokatuko dute, infantilen bigarren mailakoa, Kuku taldeko Gonzalez eta Oterminen kontra. Infantilen aurreneko mailakoa jokatuko da azkenik: Gazteleku eta Zazpi Iturri.
Hiru partidu, Goizuetan
Goizuetan ere izanen dira hiru partidu gaur, 18:45etan, Nafar Jokoetan; Goizuetako hiru bikote, Errekako hiruren kontra: Josu Alsua eta Mattin Garmendia, Oteiza eta Mariezkurrenaren kontra; Adur Sagardui eta Axel Salaberria, Subizar eta Ezkurraren kontra; eta Anartz Lujanbio eta Xanet Apezetxea, Telletxea-Barbarinen kontra.