Jantoki soziala eta "Jam Session"-a gaur, biharko Bulkada Egunaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 29a, 01:00

Makina bat ekintza izango dira Kontrakantxa gaztetxean, asteburu honetan. Eta bi zita­rekin egingo diote bidea gaur, biharko Bulkada Egunari.

Hasteko, jantoki sozialaren bazkaria izango da, eguerdiko 13:00etatik 15:00etara, nahi du­ten guztientzat irekia, gazte­txe­­ak eta Langileon Babes Sa­reak antolatuta. Eta gau­ean, Jam Se­ssionak jarriko du musika, 22:30etan hasita. Mi­krofono ire­kiko saioa ere izan­go da on­doren, kantatzera ani­ma­tzen direnentzat.

Mahai ingurua, poteo musikatua eta bazkaria, Bulkada Egunean

Bihar izango dira ekintza ge­hia­go. Izan ere, Bulkada Eguna ospatuko dute gaztetxean, goi­zean eta eguerdian. Mahai ingurua egingo dute aurrena, 11:00etan, Hernaniko Gazte An­to­lakundeko militan­te ohien esperientziak ezagutzeko. Poteo musikatua egingo dute gero, Garinen, eguerdiko 13:00etan; eta herri bazkaria azkenik, 14:30etan gaztetxean. Bazkarira apuntatzeko, Garinen bertan dago zerrenda.

Bi kontzertu, bihar gauean

Eta bi egunetako programa bo­robiltzeko, musika izango da bihar gauean ere. Bi talderen kontzertuak antolatu dituzte, 22:00etan hasita, Kontrakan­txa gaztetxean: Egurra Ta Kitto tal­de azpeitiarra aurrena, eta Hara! ondarrutarra, gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!