500 euroko bi txartel zozketan, Hernani Txartelarekin erosita

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 29a, 01:00

Berriak elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan, dato­rren hilabeterako, bertako merkataritza bultzatzeko as­moz; eta oraingoan, zozketa bat egingo dute: 500 euroko bi txartel zozketatuko dituzte, api­rilean zehar Her­nani Txar­te­larekin ordain­tzen diren eros­­keta guz­tien artean. Hortaz, zen­bat eta erosketa gehiago or­daindu Her­nani Txarte­lare­kin, orduan eta aukera gehiago izango dituzte bezeroek. Maia­tzean jakinaraziko dute, zein diren bi txartelen irabazleak.


Hiru hilabete, gastatzeko

Sarituek, hiru hilabeteko epea izango dute, txarteleko 500 euroak gasta­tze­ko. Hori bai, soilik erabili ahal izango da, Kanpainan parte hartzen du­ten dendetan, Berriak Elkarte­ak azaldu duenez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!