Arritxuloko aterpetxera joateko izenematea bihar amaituko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 28a, 01:00

Xaguxar Aisialdi taldeak asteburu pasa bat antolatu dute apirilaren 6 eta 7an, Arritxulo (Oiartzun) aterpetxera, zehazki 6 eta 12 urte bitartekoentzat. Apirilaren 6an 13:00etan abiatuko dira Joseba Barandiaran plazatik eta apirilaren 7an 18:00­etan egingo dute itzulera plaza berdinera. 

Izenematea bihar amai­tuko da  17:00etatik 19:00etara.  Kultur Etxean eman behar da izena, 30 euroan, eta izena ematean ordaindu behar da.

Plaza mugatuak dira 30 haurrrentzat. Heldu bakoitzak hiru haur soilik izen eman ditzake. Izena ematerakoan banatuko dute eraman beharrekoen oharra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!