"Ghero"k irekiko du antzerki zikloa

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 28a, 01:00

Datorren asteartean hasiko da Hernaniko antzerki zikloa, apiri­la­ren 2an. Hasiera eman­go dio Ghero: Az­ken Eus­kal­du­na an­tzez­la­nak, 20:00etan Bite­rin; eta Kroni­kak sa­rre­ra bikoitz bat zozketatuko du, Doberako bazkideen eta Kroni­ka­la­rien ar­te­an. Tartean Teatro kon­pai­­nia­ren lana da, eta Patxo Te­lle­riak idatzi eta Jokin Oregik zu­zendutakoa. Oholtza gainean ariko dira Ane Pika­bea, Olatz Gan­­boa, Iñaki Maruri, Mikel Mar­­tínez eta Telleria bera. 

Kutsu futurista du an­tzez­lanak: 3000 urtera gara­ma­tza, eta azken euskal­du­nar­en isto­rioa kontatzen du. Eus­kera da Gheroko prota­go­nis­ta nagusia. Izan ere, doze­na bat hizkuntza desberdin erabil­tzen dira ikus­kizunean: eus­kera, jakina, bai­na baita ere gaztelera, fran­tse­sa, kata­lana, galegoa, latina, inglesa? Hiz­kuntzen aniz­ta­su­naren al­de­­ko kantu bat izan nahi du. Guztia behar be­za­la giro­tzeko, Iñaki Salvador pia­­nojole ezagunak musika kon­­posatu eta zenbait doinu tra­di­­zio­na­len moldaketa egin du. Es­ze­nografia Ana Garay­re­na da.


Apirilaren 3an eta 4ean, beste bi antzezlan

Bigarren egunean, asteazke­ne­an Espacio Disponible eskai­ni­ko da, eta Erlauntzak obrak itxi­­ko du zikloa. Sarrerak Bi­te­rin daude salgai, 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian. Saio ba­koitzeko, 7,5 euro dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!