Sormen gunea: gaurko saioa ordu erdi aurreratu da

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 27a, 01:00

Sormen Gunea definitzeko prozesuaren bigarren bilera da gaur eta ordu erdi aurreratu da. Saio irekia da eta 18:30etatik 21:00etara izango da. Lehenengo bileran parte hartu zuten herritarrek aipatu zuten nahiago zutela saioaren iraupena luzatu, gaiak eztabaidatzeko denbora gehiago izateko. Gaurko saioan Azpeitiko Dinamo Sormen guneko eta Hendaiako Borderline fabrikako gonbidatuekin batera, Sormen Gunearen kudeatzeko eraz ariko dira gehienbat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!