Gara egunkariak bizi duen egoeraren inguruan bi hitzaldi eskainiko dira gaur Astigarragan eta Hernanin. Astigarragakoa, 19:30etan, hasiko da Ikatza tabernaren goikaldean eta Hernanikoa, berriz, 20:00etan Biterin. Azken honetan, Amagoia Mujika izango da hizlaria.
Egoerari aurre egiteko kanpainaren berri emango da hitzaldietan. Bertan egoeraren jatorria eta etorkizuna bermatzeko planak azalduko dira. Horregatik ExpolioGara-Etorkizunari begira da hitzaldiaren izenburua. Hernanin batzorde bat sortu da harpidetzak bilatzeko. «Helburua Gara ixtea dela» uste dute eta hori ez gertatzeko harpidetzak lortzeko egin beharreko bideak azalduko dira.