EH Bilduk programa eta zerrenda aurkeztuko ditu

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 27a, 01:00

EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetako herri programa eta ordezkarien ze­rrenda aurkeztuko ditu bihar, Andre kaleko bil­gunean, 19:00­etan. Herri batzar ire­ki­aren gaia beraz, Hautes­kun­deak izan­go da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Esan be­za­la,  Xabier Lertxundi alka­te­gai­a­rekin batera Udalerako EH Bilduk aurkeztuko duen taldea ezagutaraziko da bertan eta baita 2019-2023 legegintzal­dian ga­ra­tuko duen pro­grama eta bu­rutuko diren egitasmo na­gu­siak ere. 

Bestetik EH Bilduk, Andre kaleko 24garren zenbakian duen egoitza zabalik izango du asteazkenero, 19:00etatik au­rrera, posta bidez botoa ema­teko asmoa dutenei lagun­tzeko eta zalantzak argitzeko.

Egun osoko topaketa Bilbon, larunbatean

Bestalde, larunbatean, Mugi­Da egun osoko topaketa anto­latu du EH Bilduk Bilbon. Hain­bat ekintza eta ekitaldi burutuko dira: Eguerdiko 12:00­etan Jose Luis Elkorori eta 1977ko Alkateen Mugimen?duari omenaldia egingo zaie Plaza Berrian; 12:30etan Area­tzan Ez dago amets txi­kirik, abordatzera leloarekin kale­jira eta 17:30etan Areatzatik bertatik abiatuta mani­fes­tazioa borroka guztiak, amets guztiak, bat leloarekin. Egun osoan zehar, musika, dantza, eta beste hainbat emanaldi, animazioak, tailerrak,? dene­ta­rik egongo da, baita bertan jateko eta edateko aukera, food­truck, calçotada eta zen­bait txozna zein kar­pa­tan?.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!