Laburbira, euskarazko film laburren zirkuituak, 16garren edizioa beteko du aurten eta Hernanira iritsiko da bihar. Gipuzkoan 12 emanaldi izango dira eta Hernanikoa, 18:30etan, Sandiusterrin, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, eskainiko da.
Sortzaile gazteen lanak dira aurtengo gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Aurtengo bederatzi filmetatik zazpi emakumeek zuzendutakoak dira. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osatu da; «kalitatezkoa eta dibertigarria, euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko» diote Topagunetik, Laburbiraren antolatzaile eta sustatzailea denak, herriko euskera elkarteekin elkarlanean.
Herriz-herri, hemen zein Euskal Herritik kanpo, euskarez sortzen diren film labur hauek ezagutaraztea, sortzaileei erakusleiho ibiltari hau eskura jarriz eta, noski, publikoari gozaraztea dute helburu. Betiko helburu hauei eutsiz, eta denborak ekarritako joeretara moldatuz, sasoiko heldu da zirkuitua 2019ra. Martxoaren 20an Bergaran hasi zen Laburbira apirilaren 13an Valladoliden amaituko da.