Bat egin dute Hernani eta Lasarte-Oriako Orain Presoak ekimenek, hainbat ekitaldi elkarrekin antolatzeko. Lasarte-Oriako Antonio Mercero aretoan jarri dute gaur aurreneko hitzordua, 19:00etan. Bertan, Azken arnasa arte dokumentala jarriko dute. Bihar, Hernaniko Biteri kultur etxean aurkeztuko da, 18:00etan, Maritxipi eta amatxo ipuina. Joxe Mari Karrerek egingo du kontaketa