77 mila euro, Zarkumendegiko aldagelak berritzeko proiektura

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 26a, 01:00

Zarkumendegi Futbol Zelai­ko aldageletan ura sartzen da eta ondorioz hezetasunak sor­tzen dira eraikina guztiz kaltetuz. Hori konpontze aldera Udal Gobernuak aurtengo aurrekontuan partida bat aurreikusi zuen aldageletan berrikuntza egiteko.
Proiektua onartu da eta orain hurrengo pausoa obra esleitzea izango da. Obrak 77.000 euroko aurrekontua dute eta Udal Gobernuak datorren denboraldia hasi baino lehenago aldagelak prest egotea espero du, hau da, abuzturako gutxi gorabehera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!