Bost partidu geratzen dira denboraldia amaitzeko eta Mundarrok hirugarren postuari eusten dio, Erregional Preferenteko Gorengo Mailan, Orion, Oriokori 1-2 irabazi eta gero. Euskaldunak bere eskura du lehenengo postua baina bigarren, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeke daude; Touring, Mundarro eta Vasconiaren artean, eta denek irabazi zuten.
Pasa den jardunaldiko garaipenari jarraipena eman zion. Partiduaren aurreneko ordu erdiak kolore morea izan zuen, baloi jabetza eta aukerak bereak izan zirelarik, hala ere, ez zuten nagusitasun hori asmatzen jakin izan. Azken hamabost minututan etxekoek hobeto amaitu zuten.
Bigarren zatian gol denak
Ordu laurdena bete aurretik alde batetik bestera eramandako talde jokaldi oso on batean Beñatek aurreratu zuen Mundarro. Hogei minutu faltan Iñurrik jaurtiketa zuzen batekin erabaki zuen partidua 0-2ko golarekin. Zortzi minutu faltan sartu zuen bere gola Oriokok.