Arrieta Espainiako txapelketako azken fasera sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 26a, 01:00

Ioritz Arrieta hernaniarrak Espainaiko Txapelketako az­ken fasera sailkatu da eta finalerdiak jokatuko ditu da­to­rren apirilaren 5ean. Is­car (Valladolid) herrian profesional izandako Alberto On­gay nafarra izango du aurkari. Errioxako San Cosme klubarekin ari da jokatzen hernaniar pelotaria txapelketa garran­tzitsu honetan. sailkapena asteburuan lortu zuen Astiz pelotari nafarrari 2-0 (10-3, 10-1) irabazi eta gero.

Udaberri Torneoko finala galdu, Uitzi eta Albenizek
Udaberri Torneoan C.D. Hernaniko Unax Uitzi eta Unai Albeniz bikoteak 22-5 gal­du zuten finala txapelketa pribatu honetan. Ilunpeko  Egi­guren eta Labaka izan dira txapeldunak eta nahiz eta her­naniar bikoteak gaizki ez jokatu, tanto guztiak bikote azpeitiarraren alde erortzen ziren. Hernaniko pelotariek jokatzen duten hamargarren finala da aurten.
Bestetik, Gipuzkoako Txa­pelketan, infantiletan, Auritz Txintxurreta eta Aiur Elizazuk 18-4 galdu zuten Aloña Men­diko bikotearen aurka finalerdietan. Astean zehar bikote hernaniarrak lesio arazoak izan zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!