AStigarraga DBH herri mugimendua ari da antolatzen bere erreibindikazioaren alde eta banderolak erosteko aukera dago astean zehar, DBH Astigarragan Orain leloarekin.
Gaur, Erribera plazan (Dia ondoan) 17:00etatik 18:00etara lortu daitezke; Herri eskola sarreran etzi ostegunean 16:00etatik 17:00etara; eta Joseba Barandiaran plazan (Txiki ondoan) ostiralean 17:00etatik 18:00etara. Santiagomendi auzoko postua bertan behera geratu da oraingoz.
3'5 euro balio ditu banderola bakoitzak. Dirua inprentako gastuak ordaintzeko erabiliko da.
Bihar bilera ikastolako areto nagusian
Pasa den otsailaren 27an egin zuten lehenengo bilera eta bigarrena bihar izango da, 19:00etan, herri eskolako areto nagusian.
Taldeak, egin beharreko lanak eta aurrerapausoak zehazten joango dira bilera horietan.
Astigarraga 6.000 biztanletik gora dituen DBHrik gabe-ko Gipuzkoako herri bakarra da. «Astigarragan DBHko institutua egitea da gure helburua eta horretarako sortu dugu herri mugimendu hau. Baina laguntza behar dugu. Bakarrik ez gara ezer». Horregatik astigartar guztien babesa eskatzen dute aurrera pausoak azkar eman daitezen.
«Ez dugu asko eskatuko. Antolatuko ditugun ekintzetan parte hartzea soilik. Ez da guraso batzuen arazoa, herriak duen gabezia haundi bat da. Herriak mugitu behar du hurrengo pausoak zehazten joateko».