Jaialdiarekin txistu soinuak bueltan dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 26a, 01:00

Hernaniko XIV. Txistulari Jaialdia izango da asteburuan; gaz­tetxoen txanda izango da larunbatean, eta igandean, txis­­­tularien topaketak har­tu­ko ditu herriko kaleak goi­zetik hasi eta eguerdira bitarte. 

Urtero bezala, gazte­txoenek irekiko dute jaialdia Mi­la­gro­san egingo duten txa­pel­ke­tarekin.  Goizeko 11:00etan ha­si­ko dira A kate­goriakoak; eta B mailakoak izan­go dira ondo­ren. Arra­tsal­dean jarrai­tuko dute, D kate­goriako taldeekin (17:00etan). Aurrei­kusten dute 18:00ak aldera izan­­go dela sari-ba­naketa.


43 txistulari gazte txapelketan

Goizean 29 bakarlari jar­dungo dira txistu eta dan­bo­linaz. Arratsaldean, berriz, bost tal­dek joko dute. Denera, 43 txis­tulari eta atabalari. Ia Euskal Herri osotik agertuko di­ra Her­na­nira egin duten lana era­kustera: Abadiño, Az­pei­tia, Ba­sauri, Bera, Bilbo, Bur­­lata, Do­nostia, Durango, Gas­­teiz, Iru­ñea, La­rra­betzu, Lei­tza, Mus­­kiz, Nar­barte eta Amorebieta-Zor­no­tza.

Igandean borobilduko dute jaial­dia Euskal Herri osotik etorritako txistularien Topa­ke­tarekin. 

Goi­zeko 10:00etan elkar­tuko dira txoko askotako txis­tulariak, eta or­dutik, herria girotzeari ekingo diote, eguer­dira arte.  Orduan, egin­go dute baz­karia aurten Ipa­rra­girre sagar­dotegian. 

Jai­aldia Her­nani Mu­sika Eskola Publikoko txis­tulariek eta Goi­zetik Her­na­niko Txis­tulari Tal­deak an­to­latzen du, Euskal Herriko Txis­tulari Elkar­tearen lagun­tzaz.  y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!