Igandera arte epea, harrera familia izateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 25a, 01:00

Oporrak Bakean programa jarri du martxan Udalak, uztailean eta abuztuan haur saharar bat etxean hartzeko. Eta harrera familia izan nahi dutenek, igan­dera arte daukate epea. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 943 33 70 17 telefonora deitu dezakete, marijo-m@hernani.eus helbidera idatzi, edo Plaza Feministatik (Aristizabal, 7) pasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!