Apirilaren 17an irekiko ditu ateak berriro, Chillida-Leku museoak. Baina herritar batzuek, irekiera egunaren aurretik izango dute aukera, museoa primizian eta doan bisitatzeko. Izan ere, 1.200 sarrera zozketatuko dituzte, apirilaren 13an eta 14an egingo dituzten ate irekietarako.
Zozketan parte hartzeko, museoaren webgunean eman behar da izena, martxoaren 29ra arte: www.museochillidaleku.com. Web orrian erregistratu, eta sarreren eskaera egin behar da; gehienez ere, lau sarrera.
1.200 sarrera horiek, lau multzotan banatuko dituzte, bakoitza 300 lagunekoa: apirilaren 13ko goiza (10:00-13:00) edo arratsaldea (13:00-19:30), eta 14ko goiza edo arratsaldea.