Biterin izango da gaur Zinegoak, Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, Udaleko Berdintasun Sailaren eskutik. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da saioa, eta sei film labur jarriko dituzte, sei errealitate ezberdinei buruzkoak, genero eta identitate sexualen aniztasuna irudikatuz.
Herberehetako Anders eta Mazedoniako Vidi ja ti nea filmek, haurtzaroa eta nerabezaroa lantzen dituzte. Estatu Batuetako Devi filma, berriz, emakumeen gaiari buruzkoa da; eta errefuxiatuei eta biolentziari buruzkoa da, Frantziako Malik filma. Mexikoko Oasis filmak, kontatzen du nola emakume batek, gayen taberna batean bilatu behar duen senarra. Eta azkenik, Espainian grabatutako Nomeolvides filmak, kontatzen du bi emakumek hilerrian topo egitean sortzen den istorioa.
Jatorrizko hizkuntzan, eta azpitituluekin
Pelikula guztiak dira hamar eta hogei minutu bitartekoak, eta jatorrizko hizkuntzan jarriko dituzte, euskerazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.