Une zailenetan, hazi egiten den horietakoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 25a, 01:00

Jaitsiera postuak gertu, par­tidu zailak aurretik, presioa... Eta guztiarekin, hazita zelai­ra­tu zen atzo Hernani, entrena­menduetan lan ona egin due­na­ren konfiantzarekin. Baita erakutsi ere. Alcobendas hiru­ga­rren sailkatua baino gehia­go izan ziren trikoloreak Lan­daren, eta 15-14 nagusitu ziren azkenean, lau puntu oso ga­rran­tzitsu lortzeko.

Izan ere, irabazi egin zuen La Vilak ere, Independienteren kontra, orain puntu bakarrera jartzeko; eta berdindu Gerni­kak, Quesosen zelaian, zortzi puntura geratzeko. Baina bes­te bi talde sartu dira borroka horretan: Hernanik baino pun­tu bat gehiago dauka Cisne­ro­sek, eta bost puntu gehiago In­dependientek, trikoloreen hu­rrengo kontrarioak.

Zigor kolpe batekin, goiz ja­rri zuen markagailua lanean, Anartz Elosegik, baina entsaio batekin erantzun zuen Alco­bendasek, Xabier Gar­men­dia­ren txartel horia apro­be­txa­tu­ta. 

Alcobendasen joko zikina, Hernanik aprobetxatu

Hernaniko kaleratu baka­rra izan zen Garmendia, eta aldiz, ma­­dril­da­rrek lau txartel hori ikusi zi­tuzten; gehienak, joko zikina­ egiteagatik. Horietako batean lortu zuen aurreneko entsaioa Diego Levinek, maul klasikoa­rekin hasi zen jokaldi batean. Baina hamar minu­tu­ra eran­tzun zuen Alcoben­dasek (10-14). Eta horrela joan ziren atse­de­naldira, nahiz eta beste maul batetik abiatuta, bi me­tro ex­ka­­xera izan zuen bi­ga­rren en­tsaioa, Igor Etxe­be­rriak. Zigor kolpe bat ere izan zuen Elose­gik, baina langaren azpitik pasa zuen baloia, gutxigatik.

Bigarren zatian erakutsi zuen nagusitasuna Hernanik, eta joko zikina Alcobendasek. Hasi eta berehala, bi madril­dar kaleratu zituen epaileak, eta kostata, baina aprobetxatu zu­ten abantaila, trikoloreek. Igor Genuaren korrikaldi eder bati, baloia ondo mugituz eman zio­ten segida, eta azkenean, Ge­nu­aren beraren pase bat bo­ro­bildu zuen Elosegik (15-14). Ezin izan zuen transformazioa gau­zatu, ordea, eta ezta gero zu­toinera bidali zuen zigor kolpe bat ere. Baina estuasun une­ren bat libratu ondoren, azken minu­tuak zelai erdian joka­tzea lortu zuen Hernanik. Zelai erditik saiatu zen zigor kolpea gau­za­tzen, azken unean, Alco­bendas; baina huts egin zuen, zaleen gozamenerako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!