Hiru antzezlanetarako sarrerak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 25a, 01:00

Datorren astean izango da antzerki zikloa Biterin, apiri­la­­ren 2tik 4ra; asteartetik oste­gu­nera, hain justu. Baina an­tzez­la­nak ikusteko, gaur ber­tan ja­rriko dituzte sarrerak salgai: erdia goizean (09:00-13:00), eta beste erdia arratsaldean (16:00-20:00), Biterin. Antzez­lan bakoi­tzerako, 7,5 euro dira sarrera.

Ghero izango da, antzezlan horietan aurrenekoa, astear­te­an eskainiko duena Tartean Teatroak. 3000 urtean ko­ka­tzen da, euskera desagertzeko zo­rian dagoela. Kondairen kon­dai­ra bat da Ghero, bederatzi istoriorekin, euskeraren bizi­rau­pen harrigarriari buruz.

Asteazkenean, berriz, Espa­cio disponible antzezlana eskai­niko du Perigallo Teatro kon­painiak, gaztelaniaz. Heldua­ro­ko bikote baten bizitza kon­tatzen duen komedia da, eta omendu nahi ditu maitasuna, eta gizarteak alfe­rri­ka­kotzat di­tuen gai eta jar­due­ren be­rezko erabilgarritasuna.


Despedida ero bat, bukatzeko

Eta ostegunean, Erlauntza an­tzezlana izango da, Vaiven kon­painiaren esku­tik. Komedia mi­katza da, non txikitako la­gun koadrila bat, asteburu pasa joango den lan­detxe batera, ha­ietako baten despedida os­pa­­tzera. Asteburu eroa, are gehia­­go erotuko da: tra­pu zaharrak, esan gabeko gauzak, alkohola, droga... eta erlauntz bat.

Arratsaldeko 20:00etan ha­si­ko dira, hiru saioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!