Guztion egitasmoa jarri du martxan Hernaniko Udalak, jarduera ekonomiko berriak sustatzeko asmoz. Horretarako, batetik, Hernanin hutsik dauden lokalen azterketa egin nahi du, erabilgarritasun maila zehazteko; eta bestetik, lokalen poltsa publikoa osatu, negozioa irekitzeko lokal bila dabiltzanekin zubilana egiteko.
Hori guztia azaltzeko, bilera deitu du datorren ostegunean, hutsik dauden lokalen jabeekin; 17:00etan, udaletxeko areto nagusian.