Euskerazko bederatzi film labur, ostegunean Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 24a, 01:00

Datorren astean egingo du geldialdia Laburbirak, Herna­nin, Dobera Euskara Elkartea­ren eskutik. Ostegunean izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita, Sandiusterrin.

Bederatzi film labur eskainiko dituzte, denak euskeraz, «kalitatezkoak eta dibertigarriak, euskerazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko», aurreratu dute La­burbiratik. Ordubeteko sa­ioa izango da, eta sa­rreraren tru­ke, borondatea bakarrik es­ka­tuko dute.


Egile gehienak, emakumeak

Laburbirak nabarmendu du­, aurtengo filmen egile gehie­nak, emakumeak direla; zehaz­ki, zazpi dira emakumeek egindakoak, eta zortzigarren bat, gizon eta emakume banarena. Hauek dira filmen izenburuak eta egileak: Begi ni­nien koreografia (Arrate Fer­nandez), Shell Phone (Miren Mujika), Zapatak (Irati Murua), Ama (Josu Mar­ti­nez), June (Arantza Ibarra), Ho­tzean garbitu (Maddi Barre­ne­txea eta Marta Teijeira), Ilun­pean (Iker Maguregi eta Andrea Mar­ti­nez), Erroak (Ane Zuazu­bis­kar), eta Handiak eta txikiak (Laida Ruiz).

Horiei buruzko informazio gehiago, www.kameratoia.eus webgunean dago ikusgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!