«Taldea elkartuta eta pilak jarrita», beharrezko garaipenaren bila gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 24a, 01:00

«Zorionez edo zoritxarrez, gu eta afizioa ohituta gaude, az­ke­nera arte zalantza horretan ibiltzera», onartu du Beñat Ira­dik, Hernaniko kapitainak. Lau partidu falta direnean, mailari eusteko lehian bete-betean da­go sartuta talde trikolorea, eta gogor borrokatu beharko dute, datorren urtean ere Ohorezko Mailan egoteko. Horretarako aurreneko lehia, gaur izango dute, etxean. Alcobendas talde madrildarra hartuko dute Lan­daren, eguerdiko 12:00etan.

Sailkapenean 10garren, eta La Vila eta Gernikarekin bi eta sei punturen aldearekin, garai­penen bat lortu beharra dauka Hernanik, ezinbestean. Asmo horrekin aritu dira lanean, az­keneko hilabetean, partidurik izan ez dela aprobetxatuz: «tal­dea elkartu eta pilak jarri di­tu­gu. Azkeneko lau partiduetan, taldeak guztiz bat egitea izan­go da giltza», dio Iradik.


Lau partidu zail, bukatzeko

Partidu guztiak izan ohi badira zailak, bereziki gogorrak dira Hernanik izango dituen kon­trarioak, azkeneko lau haue­tan: Alcobendas eta Ordizia izango ditu bisitan Landaren, eta In­dependiente eta El Salva­do­rren zelaietan aritu beharko du. Ho­­rregatik, edozein aukera dauka aprobetxatu beharra, eta garaipena, gaur bertan lor­tzea espero dute. Horretara ohi­tuta daudenez, jokalariek eta zaleek behintzat, dena eman­go dute, hala izan dadin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!