Gaur arte, diru-laguntza eskaerak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Auzo elkarteentzako eta kultur jarduerak egiteko Udalak ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko azken eguna da gaurkoa, Udal erregistroan. Informazio guztia www.hernani.eus webgunean aurkitu daiteke. Bestalde, Euskara Sailak ere martxan jarri ditu laguntzak, aisi­al­diko begirale edo zuzendari ikastaroak egiteko, elkarteen jarduera euskalduntzeko, euskera ikasteko, merkataritzako jarduerak euskalduntzeko, UEUko ikastaroak egiteko eta Udalak aisialdi talde batekin elkarlanean antolatutako kirol udalekuetako matrikuletarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!