Pasa den astean erregistratu zituzten lan-uzteak UGT sindikatuko arduradunek, A1 eta A2 autobus zerbitzuak egiten dituen Hijos de Areizaga S.A. (HASA) enpresan, baina negoziazio mahaia ostegun honetan sortu denez, deialdia atzeratzea erabaki dute.
Greba batzordeak dio ez dela deialdia bertan behera utzi, baizik eta apirilaren 6ra atzeratu dela Hernani, Astigarraga, Martutene eta Donostia lotzen dituzten autobus zerbitzuetan lan-uzteak egiteko deialdia. UGT sindikatuak «tamalgarri» jo du, «lan hitzarmen bat negoziatzera eseritzeko muturreko egoera hauetara iritsi beharra».
Bestalde, Aldundiari gogorarazi dio Buruntzaldeko Lurraldebus lineatako kontzesioaren atzerapenak «langileei kalteak eragiteaz gain, herritarrei ematen zaien zerbitzuan ere eragina» duela.