«Biktima guztientzat erreparazioa adostea da gure erronka»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Agerraldia egin zuen atzo Udal Gobernu Taldeak, azken Plenoan EAJk aur­kez­tu­ta­ko mozioaren harira (ETAk eta haren inguruak eragin­da­ko ekintza biolentoak era­gin­da­ko sufrimendua ai­tor­tze­ko mo­zioa) eta on­do­ren oposi­zi­oak komunika­bideetan (mart­xo­aren 8ko Kronikan) esan­da­koari erantzuteko.

Luis Intxauspe alkateak na­barmendu zuen «biziki­de­tza­ren inguruan lanean ur­te­ak» daramazkitela «alderdi guz­tiek, eta baita EH Bildu al­derdi politikoak ere»; «ez da EH Bildu izan ados­ta­suna pus­katu du­e­na, ez da adostasunik egon».

Publiko, adostasunak bakarrik
EH Bilduren esanetan, Biziki­de­tza Mahaian «adostasunetara iris­tean publiko egin dira» era­bakiak: 2015eko Memo­ria­ren Egunean Ave Marian ha­rria jarri eta ekitaldia egin iza­na edota Aranzadiri Hernaniko ger­taerak eta memoria jaso­tzea eskatu izana, adibidez. «Bai­na desadostasunak gehia­go dira, eta ez dira publiko egi­ten. Horiek lantzea da bizi­ki­de­tza­ren ardatza. Nazioarteko ga­tazketan adituek diote adostea dela bizikidetzaren oinarria».

Hori horrela, gezurtatu egin du EAJren mozioa Plenora eramatea adostutako zerbait izan zenik eta testuak lau al­der­dien ekarpenak jasotzen zituenik. «2017an EAJk aur­kez­tu zuen mozioa Bizikidetza Ma­ha­ian, eta EH Bilduk ondoren beste bat, esaten zuena me­mo­ria integral eta kolektibo bat be­har genuela. Ondoren EAJk beste bat aurkeztu zuen gure testutik zati batzuk gehituta, eta guk beste bat gero. 2017tik landu da mozio hori, baina ez da adostasunik egon».

«Arduragabekeria politikoaz jardutea eta gaiaren erabilera politikoa egitea» egotzi dio oposizioari Gobernu Taldeak.

«Sufrimenduak mailakatu gabe», 416 biktimak errekonozitzearen alde
Aranzadik Hernaniko memoria jasotzeko egindako lanaren aur­kezpenean esan bezala, «bik­­ti­ma guztientzat errepa­ra­zioa adostea da gure erronka»,?Udal Gobernu Taldearen ara­bera. «Guztiei errespetua, do­lu­mina eta babesa erakutsi nahi ge­ni­eke. Hori adostu genuen lau al­derdiek, eta ez EAJren mozioak dioena. Beraz, ez da EH Bildu izan adostasuna pus­katu due­na, ez da adostasunik egon».

Ho­rregatik, «ardura­ga­be­ke­ria politikoaz jardutea eta gaia­ren erabilera politikoa egitea» egotzi dio oposizioari, «Bizi­ki­detza Mahaiaren filosofia pus­katu duena EAJren mozioa Ple­nora eramatea» izan delako. «416 biktima daude herri ho­netan, eta erronka da horien errekonozimendurako zer egin adostea. Aranzadik esan be­za­la, sufrimenduak ezin dira mai­lakatu». Horregatik dio Go­bernu Taldeak «errekono­zi­men­­du ekintza integral eta inklusiboak behar» direla. «ETAren biktimak errekonozi­tzeko arazorik ez dugu. Nola egin adostu behar da». Lanean segitzeko «borondatea» ere ager­tu dute, beti ere, «ados­ta­sunean oinarrituta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!