Hernaniko palistek partidu asko, bederatzi, jokatuko dituzte gaur eta bihar artean. Atzo ere beste bi jokatu ziren. GRABNI torneoan, Gipuzkoa ordezkatuz, bost palista hernaniarrek jokatuko dute Nafarroaren kontra. Bihar, trinketean, Garazi Urdangarin eta Ekhine Balerdi ariko dira jubeniletan, eta Huizi eta Arrieta, nagusietan, Iruran 10:30etatik aurrera.
Gaur, berriz, Amaia Irazustabarrenak bi partidu jokatuko ditu ia jarraian. 10:00etan Gaskan Trinketeko txapelketan ariko da Arrietarekin batera Su Berriren kontra, eta 11:00etan, ondoko frontoian, Atanon, jokatuko du GRABNI torneoan, ezker horman.
Beste hiru partidu gaur trinketean
Gaskan beste hiru partidu jokatuko dira trinketean paleta argentinarra eran eta horietako batean bi bikote hernaniar ariko dira bata bestearen kontra. Beste aurkariak Ramuntxo eta Su Berri dira. Eta azkenik paletaz infantilak ariko dira gaur arratsaldean Asteasu eta Albizturren kontra.