«Urte guztia lau partidutan erabakiko da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Lau partidu geratzen zaizkio Hernaniko errugbiko Oho­rez­ko Mailako taldeari, Liga bu­ka­tzeko. Lau partidu, eta, be­raz, hil ala biziko lau erron­ka. Lau horietan aurrenekoa izango da bihar eguerdiko 12:00etan Landaren jokatuko duena, Alcobendasen kontra.

Hilabete daramaki Herna­nik jokatu gabe, eta «taldea elkartzeko» aprobetxatu du­te­la azpimarratzen du Beñat Ira­di kapitainak. Egindako la­na bihar nabaritzen hastea es­pero du. «Ea etxean jokatu­ta­­koarekin ondo hasten garen!».


«Saltsa emateko» prest Hernani, Liga bukatu arte

Sailkapeneko hamargarren postuan dago Hernani, 29 punturekin. Atzetik, La Vila eta Gernika bakarrik dauzka, 27 eta 23 punturekin, hu­rre­nez hurren. 

Jokatzeko geratzen zaiz­ki­on lau partiduak, berriz, ez di­ra, inondik inora ere, errazak. Bihar Alcobendas izango du aurkari; hiru­ga­rre­na da sail­ka­penean, 68 pun­tu­rekin. Hu­rrengo partiduak Indepen­diente, Ordizia eta El Sal­va­dorren kontrakoak izan­go ditu; 38 punturekin 8garren, 52 punturekin 4ga­rren, eta 72 punturekin bi­ga­rren dau­de­nen kontrakoak, hain zuzen.

Hori ikusita, Iradi kapi­tai­nak onartzen du «urte guztia lau partidutan erabakiko» de­la. «Aurten ere saltsa ema­teko prest gaude. Zorionez edo zoritxarrez, gu eta afizioa ohituta gaude azkenera arte zalantza horretan ibiltzera». Azkeneko postua saihesteko aukerarik ez dutela falta uste du, sei puntuko aldea ate­ra­tzen baitiote Gernikari. Play offik jokatu gabe libratzea, ordea, zailagoa izango da.


«Aurreko bi partiduek asko markatu gaituzte»

Gauzak horrela, geratzen diren lau parti­due­tatik bat, behintzat, irabazi beharra daukate, eta biharkoa izatea espero dute. Dena den, azken hil honetan majo lan egin dutela onartzen du kapi­tainak, eta hor egon daiteke salbaziorako giltza. «Aurreko bi partiduek asko markatu gaituzte. Ondo hasi ginen, baina bigarren zatian alde egin ziguten partiduek. Hor ikusi zen ez garela guztiz bat eginda ibili, eta hori egin dugu azken hil honetan; taldea elkartu, pilak jarri».

Hilabete da azken parti­dua jokatu zutela, eta, egin­dako lanak fruituak ematea espero dute. Bihar Alcoben­da­sen kontra jokatu ondoren, Indenpendienteren zelaia bisitatu beharko dute hu­rre­na, eta Ordizia izango dute az­ken aurreko aurkari, etxe­an. «Ez da izaten aukera haun­dirik ezer oparitzeko, eta Ordiziarekin haundia da pikea. Baina agian, Ordizia izan daiteke eskuragarrien daukaguna, ezer jokatzen ez badu. Azken partidua Salva­dorren kontrakoa da, eta Liga irabazteko aukera haundia dauka!».

Dena airean dagoela argi utzi du, hala ere. «Ematen du azkenetan gaudela, baina urteroko borrokan gaude. Oraindik errugbi asko dago jokatzeko, eta guk horre­ta­rako gogoa daukagu!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!