Gurutzeta eta Setienek itxiko dute Sagardoaren Txapelketako 2garren jardunaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Sagardoaren Txapelketaren bigarren jardunaldia gaur amaituko da Galarretan B mul­tzoko partiduarekin. Ber­tan, Ezkurra II eta Garces, Ansa eta Agirrezabalaren aurka neur­tuko dira. Gorriek Guru­tzeta ordezkatzen dute eta ur­di­nek Setien. Ansa eta Agirre­zabalak lau puntu dituzte sail­kapenean eta Ezkurra II eta Gar­cesek bi. Kontuan izanda taldeko beste bi bikoteek sei eta lau puntu dituztela, esan daiteke azken jardunaldira arte ez dela erabakiko ezer ere ez mul­tzo honetan. 

Hori bai, Gurutzetak ezin du galdu zero eta puntu negati­boarekin. Horrela gerta­tzen bada, hau da, 32 tanto bai­no gutxiago egiten badi­tuzte, ia ezinezko izango dute sailka­tzea.

Aukera errealak izateko pun­tua gutxienez batu behar du­te. Hala ere, ez dute erraza izango, parean Setienen bikote sendoa izango baitute. Lehe­nengo jardunaldian oreka era­kutsi zuten eta ahulgune gutxi dituen bikotea da, bakoi­tzak bere maila erakutsiz gero. 

Garaipena urdinena, hau  da, Setienena baldin bada, hanka eta erdi finaler­die­tako ligaxkan edukiko lukete zortzi punturekin. Beraz, gorri­en­tzako partidu erabakio­rra­goa da gaurkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!