Urteroko zitari eutsi dio aurtengoan ere Ur-Mia elkarteak. Mus txapelketa egingo dute apirilan hasi eta maiatza bitartean, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Apirilaren 7ra arte izango da aukera horretarako; Ur-Mia elkartean bertan egin ahal izango da.
Urteko batzarra, egun horretan
Hain juxtu, egun horretan bertan egingo du Ur-Mia elkarteak bazkideen urteko batzarra.
Jakinarazi dutenez, goizeko 10:00etan hasita izango da elkartean bertan, eta bazkideei deia luzatu diete urteko zitan parte hartzeko.