Hiru kide berri Umore Ona elkarteak, aho batez

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Aurreko larunbatean egin zuen urteko batzarra Umore Ona elkarteak. Denera sei puntu jarri zituzten mahai-gainean eta denak onartu zituzten aho batez. 

Aurreko urteko akta, 2018ko txosten ekonomikoa eta ba­lantzea, eta 2019ko aurrekontua onartuta, Zuzendaritza be­rria onartu zuten. Horren arabera, bost kide berri izanen ditu komisioak: Jesus Mari Apeze­txea izanen da lehendakari-ordea; Pili Untxalo, erosketa-arduraduna; Fermin Nar­barte diru-zaina; eta Eli Ape­zetxea eta Xabier Etxegia bokalak.

Hiru gazteen sarrerarekin, une honetan 246 bazkide ditu Umore Ona elkarteak.

Horrez gain, hiru kide berriren sarrera ere onartu zuten. Hiruak dira «gazteak, eta bi emakumeak»; honek elkartea «aberastu» egiten duela azaldu dute, «gazte eta emakume izateagatik». Hori horrela, une honetan 246 bazkide ditu Umore Ona elkarteak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!