Unai Miranda izanen da EH Bilduko alkategai

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

maiatzaren 26rako deitu dituzte udal hauteskundeak aurten, eta EH Bilduk aurkeztuko duen alkategaiaren berri eman du dagoeneko Goizue­tako EH Bilduk. Aldaketa eginen dute, eta aurpegi berria izanen da aurtengoa: Unai Miranda.


Aurkezpena, gaur zortzi

Alkategai berria eta maiatzaren 26ko hauteskundeetarako programaren zirriborroa Herri Batzarrean aurkeztuko dituzte. Gaur zortzi izanen da, hilaren 30ean, goizeko 11:00etan hasita, udaletxeko batzar aretoan. 

Ohi bezala, herritarrei egin diete deia, batzarrean parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!