Jolas eta tailerrak gaur, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Xaguxar Aisialdi Taldeak hilero antolatzen ditu jolasak eta tailerrak eta gaur izango da martxoko zita. Astigartar gaztetxoenei daude zuzenduak ondo pa­satzeko, larunbat arratsalde baterako plan ezin hobea. 

Ohi bezala, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara bitarte izango da, Astigarragako kultur etxean.

Bereziki 4 eta 12 urte bitartekoei egin diete deia, Xagu­xa­rreko begiraleekin batera jolasak, eskulanak... egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!