Sei partidu jokatuko dituzte Hernani Eskubaloi Taldeko kideek asteburu honetan;?horietako hiru izango dira kiroldegian, eta beste hiru, aldiz, kanpoan. Kiroldegian jokatuko dira, kadete mailako partidu bat, Hondarribiren kontra gaur, 10:00etan hasita; eta infantil mailako bi, bihar: nesketan, Hernani-Ereintza, goizeko 11:45etan hasita, eta mutiletan, aldiz, Hernani-Ormaiztegi, goizeko 10:00etan hasita.