Esku pelota: sailkapenerako azkena Ioritz Arrietak gaur, Ultzaman

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

espainiako Txapelketa joka­tzen ari da Ioritz Arrieta hernaniarra Errioxako San Cosme taldearekin, eskuz banakako modalitatean. Sailkapen fasean dago momentu honetan, eta txapelketan aurrera egitea gaurko partiduaren menpe egongo da. Ultzaman jokatuko du sailkapen faseko azkena, eta irabazten badu, finala jo­katzeko fasean sartuko da. Hamabost egunera jokatuko da, Iscarren (Valladolid).


Gehiago, irabazita

Sailkapen fasea ondo jokatu du Arrietak. Hain zuzen, txapelketan zehar bost partidu irabazi ditu, eta bi galdu ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!