Korrikako arropa salgai gaur, Kale Nagusiko postuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Badator 21garren Korrika ere, eta motorrak berotzen hasiak dira Hernanin. Hala adierazi du Hernaniko AEK euskal­te­gi­ak: gaur arropa saltzeko pos­tua jarriko du, eta laster Ko­rrika Kulturaleko aurreneko emanaldiekin hasiko da.


Postua, eguerdian

Aurtengo Korrikako arropa salduko da gaur, Kale Nagu­si­an jarriko den postuan. Eguer­di­ko 12:00etatik 14:00etara izan­go da bertara gerturatzeko aukera, Kixkal tabernaren ondoan.

Arropa erosteaz gain, Ko­rri­ka laguntzeko moduak ere izango dira.


Euskal poetak andre eta jabe, ostegunean

Korrika kulturaleko aurreneko emanaldiak antolatzen ere hasiak dira.

Horrela, datorren ostegu­ne­­an, hilak 28, Euskal poetak, andre eta jabe emanaldia izango da Biterin, 20:00etan. Prezioa 5 eurokoa izango da; Korrika laguntzaileentzat, 3 eurokoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!