Komunikazioaren eta teknologia berrien inguruan, lau ikastaro ireki eskainiko ditu TaPuntu enpresak, datorren astean: GIFak egin eta sare sozialetara igotzekoa astelehenean; lanerako teknika eta tresnei buruzkoa, asteartean; komunikazio plan bat nola garatu, asteazkenean; eta Microsoft Accessekin datu baseak sortzeari buruzkoa, ostegunean.
Ikastaro guztiak, egin daitezke 09:30etatik 13:30etara edo 16:00etatik 20:00etara. Eta horretarako, aurrez eman behar da izena. Gaur da azkeneko eguna, www.tapuntu.eus web orrian, ikastaro irekien atalean. Usurbilen emango dituzte ikastaroak, Zubiaurrenea 6an daukaten egoitzan.