Hiru saiotako parte-hartze prozesua jarri du martxan Udalak, Ave Maria eraikina Sormen Gune nola bihurtu erabakitzeko, sortzaileekin batera.
Aurreneko saioa pasa den astean egin zen, eta bertan, egun sortzaileek erabiltzen dituzten baliabideak zein diren identifikatu, eta Ave Marian zer nahi luketen zehaztu zen. Bigarren saioa, berriz, datorren asteazkenean, hilaren 27an egingo da, 19:00etan Biterin, baita ere. Besteak beste, martxan dauden Sormen Gune batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, bertako erabiltzaileen ahotik.
Parte-hartzea, irekia
Saio guztiak irekiak dira, eta diziplina guztietako sortzaileak daude parte hartzera gonbidatuta. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sormen-gunea@hernani.eus helbide elektronikoan galdetu daiteke, eta era beran, informazioa biltzeko atal berezia sortu da erabakaki.hernani.eus webgunean.