Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren zati bat Hernanira ekarriko du Udaleko Berdintasun Sailak aurten ere. Horrela, datorren astelehenean, hilak 25, Biteri kultur etxean jarriko dira sei film labur, 19:30etan hasita.
Sei film, sei errealitate
Zinegoak Jaialdia 16garrenez antolatu da aurten Bilbon, otsailaren 18tik martxoaren 3ra, eta bertan aurkeztu denetik aukeraketa bat ikusi ahal izango da Hernanin.
Sei filmetatik bost, Sail Ofizialeko Begiradak atalean estreinatutakoak izango dira. Horietatik bi, Haurtzaroa eta Nerabezaroa gaiaren ingurukoak: Herbeheretako Anders film laburra eta Mazedoniako Errepublikako Vidi ja ti nea. Aurrenekoak nerabe problematiko eta bakarti batek bere kezkei aurre nola egiten dien erakutsiko du, eta bigarrenak, neska tomboy eta egoskorra izango du protagonista.
Sei filmak jatorrizko hizkuntzan jarriko dira, azpitituluak gaztelaniaz eta euskeraz jarrita.
Beste film bat Emakumeak gaiaren ingurukoa izango da; Estatu Batuetako Devi. Indian kokatutako istorioa kontatzen du; etxeko langilearekin erakarrita sentitzen den emakumea izango da protagonista, eta Indian lesbiana izan eta armairuan bizitzeak dakarrena erakutsiko du.
Errefuxiatuak eta biolentzia gai dituen film laburra izango da ikusi ahal izango den beste bat: Malik, Frantzian grabatua. Ghettoa uztea erabakitzen duen gazteak azkenean ihes egin beharko du.
Bosgarren aukera bestelako film laburren atalean sailkatu da: Oasis. Mexikon kokatua, kontatzen du nola Ofeliak senarra gay-en taberna batean bilatu behar duen.
Azken aukeraketa Espainian grabatutako Nomeolvides da, emanaldi berezien Bilgune atalean estreinatua. Bi emakumek hilerrian topo egitean sortzen den istorioa kontatzen du.
Film guztiak jatorrizko hizkuntzan jarriko dira, azpitutuluak gaztelaniaz eta euskeraz jarrita.
?Lur? antzerkia, bihar
Jaialdi honen barruan Arte Eszenikoak ere biltzen dira, eta hain zuzen, bihar 12:00etan Biterin ikusi ahal izango den Lur antzezlana, umetan transexualitatea lantzen duena, bertan ikusi ahal izan da.