Asteburuko erronka garrantzitsuenei gaur egingo diete aurre pelotari hernaniarrek. Batetik, Unax Uitzi eta Unai Albeniz kadeteek gaur jokatuko dute Udaberri Txapelketako finala, 20:00etan Alegin, Egiguren eta Labaka, Ilunpe talde azpeitiarreko bikotearen kontra. Bestalde, Oñatin ariko dira Auritz Txintxurreta eta Aiur Elizazu infantilak, 19:30etan, Gipuzkoako final-erdian, Aloña Mendiko Altzelai eta Juaristiren kontra.