«Herriz herri garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko» eta «herrialde mailan gaztetxeak saretzen hasteko» antolatu dira Gipuzkoako Gaztetxe eta Asanbladen Topaketak, Hamaika haritatik soka berari tiraka lelopean.
Igandean egin zuten aurkezpena Gipuzkoako hainbat herritako gaztetxetako kideek Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean, Topaketak egingo diren leku berean, eta gaur emango zaie hasiera. Mahai-ingurua egingo da 18:00etan, hainbat esperientzia ezagutzeko, eta afaria eta bertso saioa izango dira gero.
Egun borobilena, berriz, biharkoa izango da, egun osoko egitaraua izango baita: hainbat hitzaldi, manifestazioa, kontzertuak... Eta igandean bukatuko dira topaketak, gosari eta auzolan saioarekin.
EGITARAUA
Gaur, ostirala
18:00, Mahai ingurua: Gaztetxeak saretzen, zenbait eskualdetako esperientzietatik ikasten.
21:00, Afaria. Ondoren, gaztetxeen arteko bertso saio irekia.
Bihar, larunbata
09:00, Gosaria.
10:00-12:00, Autogestioa.
12:00-14:00, Okupazioa eta Faxismoa XXI. mendean.
14:30, Bazkaria.
15:30-17:30, Segurtasun tailerra, Etorkinen auzia, eta Erasoak eta harremanak militantzian.
19:00, Manifestazioa: Gaztetxeak saretu, autodefentsa antolatu.
21:00, Afaria.
22:00, Kontzertuak: Starlus, Eztanda, eta Bake Faltsua.
Etzi, igandea
10:00, Gosaria.
11:00, Auzolana.