Sei muslari gaur, hiru txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 21a, 01:00

Gaur jokatuko dituzte, Txantxangorri elkarteko mus txapelketaren finalak. Banakakoan, Joxe Leonen eta Ceci Jauregiren artekoa izango da lehia; eta binaka, Jesus eta Iñigo ariko dira batetik, eta Ander eta Arkaitz bestetik. Txantxangorri elkarteak, bestalde, igandean egingo du bere ohiko batzar orokorra. Elkartean bertan izango da, goizeko 10:00etan hasita, aurreneko deialdian; eta bestela, ordu erdi beranduago, 10:30etan, bigarren deialdian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!