Hernaniko airearen kalitatearekin kezkatuta, biltzen hasi da herritar talde bat. Martxoaren 12an egin zuten bigarren bilera, herritar guztiei irekia, eta bertan zehaztu zituzten, hurrengo bi asmoak.
Batetik, kontzentrazioa deitu dute larunbat honetarako, herriko airearen kalitatearen inguruko kezka azaleratzeko. Eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, Plaza Berrin.
Hurrengo bilera, martxoaren 26an
Eta bestetik, gaiaren inguruan lanean jarraitziko asmoa erakutsi dute. Hori horrela, hurrengo bilerarako data ere jarri zuten: martxoaren 26an izango da, datorren asteartean, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean.
Irekia izango da hirugarren bilera hori ere, eta bertaratzera gonbidatu dituzte, gaiaren inguruan kezkatuta dauden herritarrak, eta parte hartu nahi dutenak.