Martxan dira Sagastialde auzoko plaza berrurbanizatzeko lanak. Atzo eraman zuen bertara, beharrezko makineria eta materiala, obraz arduratuko den enpresak; eta atzo bertan ekin zioten lanari.
Zenbait berrikuntza egingo dituzte plazan, Sagastialdeko bizilagunen eskaerei erantzunez. Udalak azaldu du, auzotarrekin landu eta haien proposamenak jasota zehaztu zituela egin beharrekoak. Izan ere, plazako espaloiek koskak dituzte, «eta horrek, irisgarritasuna oztopatzeaz gain, uraren irteera eta jasotzea zailtzen du», azaldu dute.
Hori horrela, espaloien kosken arazoa konponduko dute, baina horrez gain, ingurunea ere txukunduko dute, «bizilagunek aisialdirako gune atsegina izan dezaten».
Udalak aurreikusi du, bi hilabeteko iraupena izango dutela obrek.