Asteburu honetan sartuko da Hernani, Ohorezko Mailako azken txanpan, fase erabakigarrian. Lau partidu falta dira, eta horietan aurrenekoa, igandean jokatuko du, Landaren, Alcobendasen kontra. Eguerdiko 12:00etan izango da.
Hilabeteko atsedenetik bueltan, partidu zaila izango dute trikoloreek: hirugarren sailkatua da Alcobendas, eta Kopako finala ere jokatuko du, Bartzelonaren kontra.
Hernani, berriz, bete-betean dago sartuta, mailari eusteko borrokan. 10garren dago, eta ez dauka alde haundia, atzeko biekin: bi puntu La Vilarekin, eta sei puntu Gernikarekin. Hori horrela, partidu zailak izanda ere, puntuak pilatzeko borrokatu beharko dute trikoloreek, Ordiziaren kontrako derbian, eta Independiente eta El Salvadorren zelaietan. Puntu bakoitza izan daiteke klabea.
Hernaniko lau jokalari, Euskadirekin astelehenean
Euskal Ligako taldeari dagokionez, berriz, Hernaniko lau jokalari deitu ditu Euskadiko selekzioak, datorren asteleheneko entrenamendura: Alazne Macicior, Ane Puerta, Igone Martin eta Olatz Arca.