Hariak eta ahotsa jolasean gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 21a, 01:00

Kontzertu berezia izango da gaur, Biterin. Harian emanal­dia eskainiko dute, elkarrekin, Eñaut Elorrieta abeslariak eta Kaabestri String Ensemble tal­deak, harizko instrumentuak jo­tzen dituen bos­koteak. Ilun­tzeko 20:00etan izango da, eta bertan egon nahi duenak, au­kera dauka oraindik, azke­ne­ko sarrerak erosteko; Biterin bertan, 7,5 euroan.

«Klasikoa bezain berritzai­lea» da ikuskizuna, aurreratu dutenez: «erronka kantaria­ren­tzat, bere ondoan gauden guz­tiontzat, eta baita publikoa­ren­tzat ere». Elorrietak jarriko du ahotsa, Oscar Lopezek eta Igor Torrek biolin doinuak, Arkaitz Martinezek biola, Jon Larrazek txeloa, eta Paloma Torradok kon­trabaxua. Jolasean ariko dira hariak eta ahotsa, «doto­re­ziaz eta zehaztasunez zipriz­tindutako notak, eta Eñauten ahotsa sendo, libre eta zabal».


'Lur' antzezlana, larunbatean

Hurrengo zita, haurrentzako an­tzerkiarekin izango dute, Biteriko areto nagusian. Izan ere, Lur antzezlana eskainiko du Xake Produkzioak konpai­niak, larunbatean, eguerdiko 12:00etan. 7 urtetik gorakoen­tzat da, eta sarrerak salgai dau­de, Biterin bertan.

Ane bilobari, berarentzat pro­pio egin­dako panpina opa­ri­tuko dio Julianek, eta bidaia zirraragarria hasiko dute hi­ru­r­ek. Baina abentura irudi­men­tsua dirudienak lagunduko du berbideratzen Aneren eta Jon aitaren arteko harremana. Onar­­­pen arazo bat dauka Jo­nek. Izan ere, Ane mutila da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!