Garaipen garrantzitsua, partidu estu eta lehiatuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 20a, 01:00

Sasoiko zetorren Tolosa Zar­kumendegira, bigarren itzulian partidu bakarra galduta; eta hasieratik erakutsi zuen bere arriskua, baloiaren jabe eginda. Baina buelta emateko gai izan ziren astigartarrak, eta 2-1 nagusitu zen Munda­rro, garaipen garrantzitsua lortuz, partidu estu eta lehiatuan.

Partiduan sartzea kosta arren, baloi arriskutsuak la­purtu zituzten moreek, baina ez zituzten gol aukerak aprobetxatu, 20garren minutura arte: aurreneko gola egin zuen Aitor Grandek, hegaletik ateratako falta bat errematatuz. Gero, partidua berdindu egin zen atsedenera arte, marka­gai­lua aldatu gabe.

Bigarren zatia hasi eta berehala, bi aukera eder izan zituzten astigartarrek, baina ez zuten asmatu; eta hortik aurrera, Tolosa nagusitu zen. Moreen atezainak eta defen­tsek, gol aukera haundiak salbatu zituzten, aurretik jarrai­tzeko. Eta lasaiago geratu zi­ren, 17 minuturen faltan Iñu­rrik bigarrena egin zuenean, Marcosek lapurtutako baloia aprobetxatuz.

Tolosak ez zuen etsi, ordea, eta aldea mu­rriz­tu zuen markagailuan (2-1), 12 minuturen faltan. Haien jo­kalari bat ka­le­ratu zuen epaileak gero, eta horrek lasai­ta­sun pixka bat eman zien astigartarrei, bai­na bukaeraraino sufritu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!