Makina bat tokitan eskaini dute Artantxuriketan emanaldi berezia, Aranoko Maria Jesus Zugarramurdik eta haren hiru alabek, Arantxak, Ainhoak eta Maiderrek. Eta oraingoan, etxe ondoan ariko dira, Ereñotzun. Etzi izango da hori, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasita auzo etxean. Olak Auzo Elkarteak antolatu du.
Lau emakume aranoarrek, antzeztuko dute baserriko sukaldean ari direla artoa zuritzen, eta kantu eta kontakizunez betetako saioa eskainiko dute. Horrela, irudikatuko dute nola elkartzen ziren edozein arratsaldetan, baserriko sukaldean, familia eta auzokoak.
Emanaldi honekin, giroa berotu nahi du Olak Auzo Elkarteak, apirilaren 7an egingo den Atsolorrerako: «bi ekitaldiek azaleratzen dute, emakumeak izan duen pisua, euskal kulturaren transmisioan».