Adarra mendiaren inguruetan, beste plan bat proposatu du Gipuzkoako Parketxe Sareak; eta oraingoan, Adarrazpi gaztandegian egingo dute bisita gidatua, Urnietako Xoxokan. Igandean izango da hori, goizeko 11:00etan hasita, eta ordu eta erdi iraungo du.
Bisita gidatuan parte hartzeko, hori bai, aurrez eman behar da izena. Horretarako, telefonoz deitu behar da, 943 49 50 69 edo 688 895 068 zenbakietara; edo bestela, emaila idatzi arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera. 9 euro izango dira, helduen kasuan; eta 4 euro, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
Adarrazpiko artzain eta gaztagileen eskutik, gertutik ikusiko dituzte latxa ardiak eta arkumeak, baita besotan hartu ere, nahi duenak; eta ezagutuko dituzte Idiazabal gaztaren sekretuak.
Bertan bazkaltzea, aukeran
Bisitaren ondoren, bertan bazkaltzeko aukera ere izango dute: Idiazabal krema tostak, txorizo egosia, ardi-esne kroketak, arkumea patata eta entsaladarekin, postrea, kafea eta edaria. Helduek 32 euro, eta 10 urtetik beherakoek 12 euro.