Gerra garaiko erbesteratzeei buruz gaur, Josu Chueca historialaria

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 20a, 01:00

Gaur daukate bigarren zita berezia, Oroimen Historikoari buruzko jardunaldiek, Biterin. Hitzaldia eskainiko du bertan, arratsaldeko 19:30etan hasita, Josu Chueca historialariak. Biharko zegoen aurreikusita, baina egun bat aurreratu dute.

Gerra garaiko erbes­tera­tze­ei eta Europako kontzentrazio eremuei buruz ariko da Chue­ca, gaurkoan: Alanbre-hesiak berriak zirenean; erbesteratzeak eta Europako kontzentrazio ere­muak gerra arteko Europan. Zehazki, landuko du Espainiako Gerra Zi­bi­laren hasierak era­gin­dako er­besteratzeen gaia, eus­kal herritar as­kok utzi be­har izan bai­tzuten etxea. Haien bi­zi­­penak izango ditu hizpide.

Historia Garaikidean dok­to­rea da Josu Chueca, Euskal He­rriko Unibertsitatean; eta ira­kaslea ere bada, EHUn bertan. Makina bat liburu eta idazlan argitaratu ditu, historiaren gai ezberdinei buruzkoak: Lau Hai­zetara, Gerra Zibilaren ondo­ren­go erbesteaz; Gurs, el cam­po vasco; Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian... 


Oroimen Bulegoa zabalik, datorren astean ere

Jardunaldiak datorren astean bukatuko dira, zabalik egongo baita Oroimen Bulegoa, aste­lehen eta asteartean, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arra­tsaldeko 16:00etatik 19:00etara, udaletxean. Bertan, eskatu dai­teke informazioa, 1936 eta 1945 urteen artean errepresaliak ja­san zituzten senideen ingu­ruan; baita informazioa eman ere. Bertara joa­terik ez duenak, 943 46 61 42 tele­fo­nora deitu dezake, edo idatzi amaiarodri­guez@aran­zadi.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!